XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Barkatu zure mesede hori esan zion Elefantearen Semeak portaera bikainarekin ikusi al du gorentasun horrek lurralde nahasi hauetan Krokodiloa deituriko gauz bat?.

- Ea Krokodiloa ikusi dudan?- galdetu zion berehala bikolore eta harrietako Suge Boak destaina keinu batez - Eta, zer galdetuko didazu ondoren?.

- Barkatu zure mesede hori - erantzun zion Elefantearen semeak - Esango al zenidake Krokodiloak zer afaltzen duen?.

Orduan, arkaitzetako Suge Boa bikoloreak zegoen tokitik azkar jeitsiz, bere buztan biguin eta ezkatatsuarekin jipoi eder bat eman zion Elefantearen Semeari.

- Benetan da bitxia - esan zuen Elefantearen Semeak.

Nire gurasoek eta nire bi izebek, nire osaba Hipopotamoa eta nire beste osaba Mandrila kontutan izan gabe, nire ase eziniko jakinmina dela eta jipoitu naute denek... dirudienez, orain berdina errepikatzen da.

Agurtu zen bada, kortesiaz arkaitzetako Suge Boa bikolorearengandik eta arkaitzean biribiltzen lagundu zion, ondoren bere bideari jarraitzeko, nolabaiteko berotasuna sentituz, baina inolako harridurarik gabe.

Meloiak jaten zihoan, eta azala erortzen zitzaionean, bidean uzten zuen, ez bait zeukan zerekin oratu.

Halako batean, Limpopo ibai handiaren ur gris, orlegi, koipetsu, eta paludismo zuhaitzez beteriko urbazterrean, enbor erori batez hartu zuen zerbaitekin egin zuen topo.

Baina hura, ene seme, hain zuzen ere Krokodiloa zen, eta berak begi batekin keinu egin zion... Honela!.

- Barkatu zure mesede hori esan zion Elefantearen Semeak bere portaera zainduenekin.